Bertso musikatuak: 'Ez da kasualitatea'
Azaroaren 27an, 19:00etan, Ataungo herri antzokian, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua izango da, Alaia Martin, Jone Uria, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariekin, Amaia Agirre gai jartzailearekin, eta Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariekin.
Sarrerak 10 euroan daude salgai udal liburutegian (17:00-19:00). Egunean bertan antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 18:30etatik aurrera.













