Festak: Beasaingo Loinazko San Martin jaiak
Maiatzaren 15etik 24ra Loinazko San Martin festak ospatuko dituzte Beasainen. Hona jaietako egitaraua egunez egun:
Maiatzak 16, larunbata
- 09:00. ‘Beasain jaietan’ urtekaria salgai: Loinazko San Martin plazan, Erauskin plazan, Barrendain plazan, Nafarroa Etorbidea 10ean, Igartza auzoan eta Ezkiaga auzoan (astearteko azokan ere bai).
- 10:00. Esna-deia, Goizeresi txistulari taldearekin. .
- 10:00. Meza, Loinazko Andre Mariaren emitan.
- 12:00. Haurren danborrada, Ezkiaga auzoko amiantoaren eskulturatik. Koskola txarangarekin eta Loinatz Udal Musika Eskolako bandarekin. Plazan, Ekaitz konpartsako erraldoiak.
- 13:00. Kalejira, Koskola txarangarekin.
- 17:00. Zirku tailerra, Zirkum Zirko eskolaren eskutik, 12-17 urte bitartekoentzat. Iturralde plazan (euria bada, Ezkiagako frontoian).
- 18:30. Helduen danborrada, Igartzako monumentu multzotik irtenda. Koskola txarangak, Goizeresi txistulari taldeak eta Loinatz musika eskolako bandak lagunduta.
- 20:00. Erretreta, Loinazko San Martin plazan.
- 22:00-01:00. Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko iinformazio gunea, Gipuzkoa plazan.
- 23:00. Kontzertuak, Bideluze plazan: Neomak taldea, eta ondoren I.C&Hodi
- 00:00-03:00. Testing programa, drogen erabileraren arriskuak murrizteko informazio eta sustantzia ilegalen analisi gunea. Zaldizurreta kalean.













