Ikuskizuna: 'Iragana orainean'
Ordiziako Amets Bide dantza taldeak, euskal jantzien inguruko bi ekitaldi antolatu ditu abendurako.
Batetik, Ortzadar argazkilari elkartearekin batera egindako 2016ko egutegia aurkeztu eta erakusketa inauguratuko dute. Hasera ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 19:00etan, D’Elikatuz zentroan.
Bestetik, Iragana orainean euskal jantzien pasarela egingo dute hilaren 11n, udalarekin, D’Elikatuzekin eta Ordizian merkatari elkartearekin elkarlanean. Plaza Nagusian izango da jaialdia, 19:30ean.