Irteera: Lintza-Petretxema-Lintza
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak antolatutako urteko 17. mendi irteera, bi egunekoa. Ekainaren 4an eta 5ean.
Ekainak 4, larunbata: 06:00etan abiatu autobusean, Itzala paretik. Lintzako aterpetxera iritsi, eta handik Petretxema mendira (2.369m). Arratsaldean jaitsi, eta Izabako Asolaze kanpineko aterpean gaua igaro.
Ekainak 5, igandea. Gosaldu, eta Izaba inguruak ikustera. Itzulera 19:00ak inguruan.
Oharrak: garraioa, larunbateko afaria, aterpetxeko gaualdia, igandeko gosaria eta bazkaria (ogitartekoak) sartuta daude prezioan. Larunbateko hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar du, etxetik, motxilan.
Prezioak: 16 urtez behekoentzat 30 euro; larrientzat, 65-70 euro.
Izen-ematea: ikastolako idazkaritzan (943 88 08 00), Amalur mendi elkartean (amalur.me@gmail.com) edo telefonoz deituta (687 40 51 94, Unai).
Epea: Maiatzak 27, ostirala.