Jaiak: Olaberriko San Joan jaiak
Herri kiroletan, 11na laguneko bi talde lehiatuko dira, aizkolari gonbidatu banarekin./Tere Madinabeitia Ekainaren 23tik 25era San Joan jaiak ospatuko dituzte Olaberrian.
EKAINAK 24, LARUNBATA. MOZORRO EGUNA
- 11:00. Meza.
- 11:30. Herri kirolak: Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena aizkolariak herriko gazte taldeekin lehian.
- 12:30. Udalak eskainitako hamaiketakoa.
- Ondoren. Bertso saioa, Iban Urdangarin, Unai Izagirre eta June Aiestaranekin.
- 16:00. Zagupe astialdi taldearekin, jolasak.
- 19:00. Karropoteoa.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 21:00. Herri afaria (Udalak mahaiak, aulkiak eta edaria jarriko ditu).
- 22:00. Mozorro eguneko sari banaketa.
- 23:00. Gozategi eta Laiotz taldeekin erromeria.













