Jaiak: Ordiziako Santa Ana jaiak
Uztailaren 19tik 27ra Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Ordizian.
Uztailak 27, larunbata. Santanazaleen eta kuadrillen eguna
- 10:00. Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 11:00. Santanazaleen meza parrokian.
- 12:00. Santanazaleen ohiko esku-dantza, Plaza Nagusian. 1509tik egiten da.
- 13:00. Kuadrillen irteera, udaletxetik.
- 18:30. Euskal Herriko errekortarien erakustaldia San Bartolome auzoko zezen plazan.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira.
- 22:00-01:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea, karpa informatiboa (Samurra).
- 22:00-00:30. Urrats erromeria, Garagartza plazan.
- 23:30-02:00. Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.
- 00:30-03:30. London Orkestraren ikuskizuna eta dantzaldia.












