Jaiak: Urretxuko Santa Anastasia festak
Irailaren 18tik 21era Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun. Hona lau egunetako egitaraua:
Irailak 20, igandea. Euskal Jaia
- 10:00. Diana Lizarriturri txistulari taldearekin, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariekin eta Iratzarri dultzaineroekin.
- 10:00. Artisauen erakusketa azoka, Gernikako Arbola plazako karpan.
- 10:45. Ibilaldiko bi idi pare atonduko dira, Gernikako Arbola plazan.
- 11:00. Herri meza nagusia, San Martin de Tours elizan.
- 11:30. Prestatutako bi idi pareak joango dira Urretxuko trikitilariek eta Lurra dantza taldeko dantzariek lagunduta, Labeaga kaletik hasi eta Pagoetara bitartean.
- 12:00. Euskal Jaiaren ibilbidearen hasiera, Pagoetan. Aurten zortzi kuadrillen karrozek hartuko dute parte, eta lagun izango dituzte Azpeitiko Itsasi Zanpantzar taldea, Tolosako dultzaineroak eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak, erraldoiak (Urretxu, Bergara, Legazpi, Tafalla) eta Urretxuko Lizarriturri
txistulari taldea. Herritarrek karroza gogokoena aukeratzeko aukera izango dute 12:00etatik 14:00etara bitartean, . - 12:30. Kantu poteoa.
- 15:00. Bazkari herrikoia, Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko jolastoki estali berrian.
- 18:30. Erromeria, Gauargi taldearekin, Gernikako Arbola plazako karpan.
- 20:00. Kantu poteoa, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30. Euskararen aldeko kandela piztea, kantu eta musikarekin batera, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00. Suneren kontzertua Gernikako Arbola plazan.
- Ondoren. Erromeria Bide Batez taldearekin, Txosnagunean.













