Jaiak: Urretxuko Santa Anastasia festak
Irailaren 18tik 21era Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun. Hona lau egunetako egitaraua:
Irailak 21, astelehena
- 11:00-13:00. Haurrentzako parke handia, Belaustegi plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldiri kiroldegian).
- 12:00. Zezentxoak, 16 urtetik beherakoentzat, Elizaldeko plazatxoan.
- 12:30. Me Vale Madre taldearen rantxerak, Gernikako Arbola plazan.
- 13:30. Iraunkorrak txaranga, kaleetan zehar.
- 14:00. Iparragirre kaleko 8. zenbakiko atariaren aurrean, Iparragirre jaio zen etxearen aurrean, ‘El momentiko’ ekitaldia.
- 15:30-17:30. Haurrentzako parkea, Belaustegi plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldiri kiroldegian).
- 17:30. Potx magoa, Belaustegi plazan (eguraldi txarrarekin, Aldiri kiroldegian izango da).
- 18:00. Bigantxetan herri kirolean, Iraunkorrak txarangak girotuta.
- 19:00. Euskorleans taldea kaleak girotzen ibiliko da.
- 20:00. Urretxuko Iparragirre Balerdi bandaren eskutik, dantzaldia.
- 21:30. Kantu afaria, Bostak eta Laurdenak taldearen laguntzarekin, Abenida berrian (eguraldi txarra egingo balu, Gernikako Arbola plazako karpan).













