Jaiak: Urretxuko Santa Anastasia festak
Irailaren 18tik 21era Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun. Hona lau egunetako egitaraua:
Irailak 18, ostirala
- 13:00. Emilio Ortiz Quilesek idatzitako Jesus Mujika Errasti liburuaren aurkezpena, Udaletxeko batzar aretoan.
- 16:00-20:00. Nerabeentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 17:00. Iaz jaiotako haurrei ongietorria, udaletxeko portaloian.
- 18:00. Emakumezkoen 2. maila nazionaleko saskibaloi partida: Goierri Aldapa – Santutxu. Aldiri kiroldegian.
- 18:00. Trapu Zaharrak taldearekin Azkena eta bagoaz kale antzerkia, Areizaga plazan (eguraldi txarrarekin, Gernikako Arbola plazan).
- 18:00. Erraldoien elkarretaratzea eta haurrentzako txokolate jana, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan.
- 19:00. Urretxuko Bandoleroak eta Azkoitiko Buruhandiak aterako dira Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik, Iparragirre plazarantz, Urretxuko Erraldoien, Sekundino Esnaola musika eskolako trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzarekin.
- 19:30. Iparragirre Balerdi musika banda eta Lizarriturri txistularien kalejira.
- 20:30. Pregoia eta txupinazoa, Iparragirre plazan. Pregoilariak, erretiroa hartutako udal langileak izango dira Miren Castillo, Patxi Lazkano, Aitor Mendiaraz eta Juanjo Sagastibeltza.
- 20:45. Sakatu elektrotxaranga, kaleetan zehar.
- 22:00. Psychoclown, su eta perkusio ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 23:00. Kontzertuak, Gernikako Arbola plazan: 48280 eta Xiberoots.













