Jaiak: Zaldibiako festak
Urriaren 1etik 4ra, eta 9an eta 10ean festak ospatuko dituzte Zaldibian. Hona egitaraua egunez egun:
Urriak 10, larunbata. Kuadrillen eguna
- 11:00. Herriko Txanbolintero txistularien goiz deia, kaleetan zehar.
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Puzgarriak haur eta gaztetxoentzat Restin.
- 13:00. Kuadrillen irteera plazatik Jun Da Jo txangarekin, herriko kaleetan zehar.
- 14:30. Kuadrillen eguneko bazkaria plazan, Biziola Kooperatibak eskainia. Txartelak herriko tabernetan salgai, irailaren 27ra arte, 15-20 eurotan.
- 18:00. Kuadrillen arteko jokoak eta jarraian kalejira herrian zehar txarangak giroturik.
- 21:30-23:00. Kilimak euskal rumba taldearen kontzertua.
- 00:00. Zatekeen erromeria taldearen saioa.
- 02:00. DJ Siwanaba.













