Kontzertua: Alaitz Artola eta Julen Arzamendi
Urriaren 16an, 19:00etan, Alaitz Artola piano-jotzaileak eta Julen Arzamendi biolin-jotzaileak kontzertua egingo dute Segurako Botikaxaharrean.
30. Iparra-Hegoa ekitaldiaren barruko emanaldia da, eta Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko konpositoreen lanak interpretatuko dituzte, musika klasikoa eta musika tradizionala uztartuz.













