Kontzertua: Igartza Musika Bekaren irabazleak
Uztailaren 4an, 19:00etan, Igartza Musika Bekaren irabazleek kontzertua egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian.
- Mariia Slashcheva (Txeloa): Iazko Gradu Bekaren irabazlea. J. Suk (6′) , G. Cassadó (5′) eta R. Schumannen (10′) obrak joko ditu.
- Joseba Korta (Pianoa): Iazko Gradu Bekaren irabazlea eta Bilbo Hiria lehiaketako txapelduna. L. Liebermann (7′) eta S. Rachmaninoffen (13′) lanak interpretatuko ditu.
- Noel Redolar (Pianoa): Iazko Master Bekaren irabazlea eta CSMAko irakaslea. Musika klasikoa eta jazza batuko dituen 20 minutuko saio berezia eskainiko du.














