Kontzertua: Jokin Lasa 'Aberriak eta atzerriak'
Otsailaren 22an, 19:00etan, Jokin Lasak Aberriak eta atzerriak kontzertua egingo du Beasaingo Igartzako jauregian, Igartza Musika zikloaren barruan.
Euskal literaturako gerra aurreko idazleen olerkiak musikara ekartzen dituen proiektua. Memoria, identitatea eta erbestea jorratzen ditu, formatu akustiko eta hurbilean, Pello Ramirez eta Kaki Arkarazoren laguntzarekin.














