Mendi irteera: Lierni-Espainola-Lazkao
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak 8. mendi irteera.
Urtarrilaren 24an, igandea.
Irteera, 08:30ean, Itzala paretik, autobusean (helduek 5 euro, haurrek 2 euro).
Ibilbidea: Liernitik oinez abiatu, Espainola mendira igo (486m), eta I. Karlistaldiko eta 1936ko gerrako lubakiak ikusiko dituzte. Antzizarrera jaitsi, eta Indar lantegitik eta Beasaingo institututik barrena, Lazkaora oinez itzuliko dira.
Izena: ostiralerako (urtarrilak 22). Telefonoz (657 722 131, Ttantton) edo mezua idatzita (amalur.me@gmail.com)