Ospakizuna: San Joan bezpera Zaldibian
San Joan bezperako sua Zaldibian.Iñaki Gurrutxaga Ekainaren 23an, 18:30ean hasita, Udako solstizioaren ospakizuna egingo dute Zaldibian San Joan bezpera egunez.
Alamartxo gauaren egitaraua
- 18:30. Txanbolintero txistulari taldeak alaituko ditu kaleak.
- 20:00. Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilarien saioan eta sagardoa txotxetik plazan.
- 21:00. Herri afaria plazan
- 22:30. Alamartxoa piztea eta Iztueta Dantza Taldearen emanaldia
- Ondoren. Trikitilariekin erromeria














