
Igandean ospatuko da Zeraingo 32. Azoka ekologikoa, Biolurrek, Zerain Dezagun Fundazioak, ENEEK-Ekolurrak, Biziolak eta Zeraingo Udalak antolatuta.

Argisaoko tunelean mantentze lanak egin behar dituzte. Bidea 22:00etatik 05:00etara egongo da itxita.

Irailetik maiatzera bitartean bost lan saio egingo dira. Hitzordu guztiak irekiak dira, eta antolatzaileek herritarrak deitu dituzte parte hartzera.

Ikasturte berrirako ondu duten programa aurkeztu dute. Izen emateak irailaren 30era arte daude zabalik. Urrian hasiko dituzte jarduerak.

Ordubeteko lanuztea egin dute eta elkarretaratzea egin dute Beasaingo lantegiko sarrera nagusian goizean.

Euskara ikasteko ohiko dirulaguntzak eskainiko ditu Ordiziako Udalak. Gurasoentzat zein jubilatuentzat euskara ikastaro berriak izango dira. Asteartea baino lehen izena eman beharko da.

Horietatik 10 saltoki herrigune historikoko eta inguruko kaleetako denden parean izango dira eta beste lauak Plaza Nagusian.

Oin Arin Dantza Taldeak, Lazkaoko alkateak eta Bertso Eskolako haurrek parte-hartu dute Lazkao Txikiren jaiotzaren mendeurren ekitaldian. Herritarrak eta bertsolariaren senitartekoak ere han izan dira.

Itsasondoko festak, Urretxuko Santa Anastasia jaiak, Burdin Festa Legazpin, Zeraingo 32. Azoka Ekologikoa, 'Lazkao Txiki gogoan' bertso afaria Lazkaon, kontzertuak, ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Urriaren 11n ospatuko da Idiazabalen, Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketarekin batera. Postuak jartzeko izen ematea irailaren 30era arte dago irekita.

Lenbur Fundazioak erakusketa antolatu du, Legazpiko enpresaburuaren alderdi hori ezagutzera emateko. Ostiralean inauguratuko dute Txillida Lantokian, eta urriaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Arabako Narbaiza herrian jaio zen Francisca Murgiondo, eta bizitzak Gipuzkoara ekarri zuen ezkondu ostean. 61 urte daramatza jada Beasainen errotuta.

Beasaingo Udalaren aplikazio mugikorraren Mugikortasuna atalean dago eskuragarri. Denbora errealean Bernedoeneako aparkaleku libreen kopurua edo alokairuko ibilgailu elektriko libreen kopurua kontsultatu ahal izango da, besteak beste.

Legazpin Elkar Zainduz egitasmoaren barruan kokatzen da ekimena, eta gaiaren inguruan egin duen diagnostikoa osatzeko baliatuko dute informazioa. Internetez ere parte hartu daiteke.

Solasaldia Ormaiztegiko museoan ikusgai dagoen 'Soinu ak zeinu ak soinu' aldi baterako erakusketaren harira antolatu dute.

Zaldibiakoa ostiralean egingo dute, eta Olaberriakoa larunbatean. Herriko sagardogileek parte-hartuko dute.







