
Udalak eta Hotz Legazpi eta Mundutik Legazpira elkarteek urriaren 17rako antolatu duten Kulturen Arteko Festa girotzeko izango da. Dohainik da, baina izena eman behar da urriaren 6rako.

Inbertsioa 555.550,76 eurokoa izan da. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko Europar Batasuneko Next Generation funtsen bidez finantzatu da.

Bizikidetzarako Herritar Foroaren ekimenez, Elkargunaren eguna ospatu dute larunbatean Legazpin, Mirandaola parkean. 'Ardi Beltza-Desberdina izatea' leloa hartuta, aniztasunaren gaia jorratu dute.

Jende ugari gerturatu da Lazkaoko eskulangileen eta abere postuen azokara. Trikitilariek eta bertsolariek alaitu dute goiza.

Gibelaldek Olaberriko Hine enpresa sortu zuen 1974an, eta 2012tik 2018ra patronalaren buru izan zen.

Dinamikak ez ezik, MUGI txartelarekin lotutako izapideak egiteko aukera izan dute batxilergoko ikasleek ikastetxean bertan.

Gaur 'Denbora Band' ikuskizuna egingo du Lazkaoko Musika Bandak Arerian. Bihar, JTK eguna eta sagardo dastaketa izango dituzte, eta etzi, Basherri eguna.

Arkeologoa da Arrese, Erdi Aroko hirigintzan aditua. Arkeologian teknikoki sakonduko duen zuzendaritzaren burua izango da.

Maddalen Castejon beasaindarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Beñat Arribas idiazabaldarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Noemi Insausti beasaindarrarentzat izan da. Sari banaketa ostegunean, urriak 1, izango da Lazkaoko Biziolan, 19:00etan.

Herritarrei begirako hiru saio ireki deitu dituzte: aurrenekoa asteartean; bigarrena, urriaren 14an; eta azkena, urriaren 27an. Udaletxeko batzar aretoan izango dira denak, 17:30ean.

Azaroaren 8an iritsiko dira lehen aldiz Mirandaolara bi pertsonaiak, eta Gabonak arte astebururo izango dira bertan.

Altzagan eta Gaintzan herriko jaiak, Beasainen Porru kaleko festak, Lazkaon ekitaldiz betetako asteburua, Ormaiztegin San Migel ospakizuna, urteurren festa Igartubeitin, Kinto eguna Idiazabalen, azokak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Udalak Buztintegi eta Nagusilan elkarteekin batera, festa prestatu die, eta 170 inguru legazpiar adindu bildu ditu bazkarian, Azokan. Urtero bezala, omenaldiak izan dira.

Ostiralean goizez eta arratsaldez izango da, eta larunbatean goizez bakarrik.

