Jaiak

Bi bikote, Santanazaleen ohiturari eusteko

Santa Ana Festetako Santanazaleen Eguna eta Kuadrillen Eguna da gaur. 1509tik egiten den ohiturari eustea lortu dute aurten ere, bi bikoteren parte-hartzearekin. Argazkiak albiste barruan.

Agintarien soka-dantza argazkitan

Santa Ana eguna da gaur, Ordiziako zaindariaren eguna. Ohi bezala, soka-dantza egin dute udal agintariek eguerdian, Plaza Nagusian.

Arantzamendin elkartu dira berriz ere

Eguraldi traketsa eta euria izan bada ere, ataundarrak eta idiazabaldarrak Arantzamendin elkartu dira gaurko egunez, Santiago Egunean.

Ordiziako danborrada iruditan

Santa Ana jaiak ari dira ospatzen ordiziarrak. Atzo gauean urteroko danborrada izan zuten Ordizian.

SANTA ANA JAIAK 2023

Festara, zapi urdina lepoan

Ordiziako Txistulariak taldeak eta Kimetz Emakumeen elkarteak bota dute Santa Ana jaiei hasiera emateko suziria Ordizian, gaur eguerdian. Beste lau egun dituzte aurretik festarako.

Iñaki Gurrutxaga

Haurren asteburuan ordiziar txikiak dantzari

Haurren asteburuan ordiziar txikiak zuri-gorriz atera dira plazara dantzara, urteroko jaietako soka-dantzan.

Ordiziako Martxa jaietako meza nagusiaren amaieran

Ordiziako Martxak parrokiako hormak astindu ditu jaietako meza nagusiaren amaieran.

Haurren asteburuan alkate txikiak ekitaldiz ekitaldi

Haurren asteburuan ekintzak barra-barra izan dituzte ordiziar txikiek eta alkate txikiak ekitaldi horietan egon dira, herriko agintea hartuta.

Geltokietako jaiak, giro ederrean

http://youtu.be/DYVtet9Y1aQ Asteburuan giro nahasia izan bada ere, honek ez du festarako gogorik zapuztu, eta giro ederrean ospatu dituzte Geltokietako jaiak. Larunbatean jende ugari bildu zen paella erraldoiaren aitzakian, baita umeen jolasetan ere. Gauean, kontzertuek berotu zuten festa, tartean Cabbage City Rockers taldekoek (bideoan). Igandean berriz, Geltokietako festen klasiko bat den asto karrera izan zen jendetsuenetako bat (bideoan).

Otamotz.com - Albisteak

Urretxuko jaietako musika taldeak hautatzeko bozketa

Urretxuko Jai batzordeak bilera egin zuen asteartean. Herritarrek musika taldeak proposatu zituzten eta astearteko bileran lehen aukeraketa egin zuten. Urretxuarrek urretxubiziz.com atarian eta buzoietan gustuko taldeen aldeko bozka eman dezakete asteartea bitartean. Hauek dira aukeratutako taldeak: AFU, Banda Jachis, Belako, Fan&Go, Sukar, Dj Tirapu, Gose, Egan [...]

Otamotz.com - Albisteak

San Kristobaleko usadioak

San Kristobal Zumarragako baserri auzoetako bat da; jatorriz Aranburu baserri multzoa. Bertan dago San Kristobaleko baseliza, Antioko ermitaren ahizpa txikia izan daitekeena; txikia da neurrian, baina ez edertasunean. Auzoak bere jaia ospatuko du igandean. Auzotarrek aspaldiko ohiturari eutsiko diote eta baserrietan familia osoak elkartuko dira; baserririk ez duten auzoko seme-alabek elkarteetan izango dute hitzordua. Festaren muina eta tradizioa auzotarrak elkartzea da.

Otamotz.com - Albisteak

Paella, helikopteroa eta euskokubatar poteoa Geltokietan

Berritasun ugarirekin datoz Geltokietako festak. Jai batzorde indartsua atzean dutenaren seinale dira berritasun horiek guztiak. Paella lehiaketa egingo dute aurten lehenengoz auzoan bi elkarte berri osatu direla probestuz. Lau elkartek parte hartuko dute larunbatean egingo duten lehiaketan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Santa Isabel jaiak honezkero Antioko festara begira jarri dira

http://youtu.be/yPktjNB4fq4 Santa Isabel jaietako asteburuan ekintzak errenkadan joan dira. Denetarik eta denen neurriko ekintzak egon dira. Eta betetako asteburuaren ondoren jaietako erritmoa moteldu da neurri batean; akaso, Antion bihar izango den erromeriarako indarrak gordetzeko. Atzo eta gaur haur parkea jartzen ari dira Euskadi plazan eta gaur ere han egongo da txu-txu trenaren geralekua eta puzgarrien sarrera; apar festa ere han egingo dute. Parkea goizean eta arratsaldean irekiko dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Carlos Cerezo eta Tomas Miguelezek irabazi dute Txoko eta Haizea tabernetako mus txapelketa

Atzo arratsaldean Txoko eta Haizea tabernetako mus txapelketa jokatu zen. Carlos Cerezo eta Tomas Miguelezek irabazi zuten. Honenbestez, auzoko onenei dagokien saria ere eurek eraman zuten. Bigarren saria Carlos eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Festa luzeenak hastera doaz

Egutegiak Santa Isabel luzeak dakartza aurtengoan. Bihartik datorren asteazkenera arte Zumarraga jaietan murgilduko da. Are luzeagoak izango dira aurtengo festak uztailaren 6an jubilatuek beren eguna ospatuko dutelako. Horrenbestez, jaietako egitarauak dakarren aldaketa nabarmenena ekintzak egun gehiagotan egokitu dituztela da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

San Joan eguneko erromeria Santa Barbaran

Jende andana elkartu da gaur Santa Barbaran San Joan eguneko erromeriaz gozatzeko. Goizean eguraldiak lagundu badu ere, arratsaldean zaparradak bota ditu. 19:30ean irrintzi txapelketako sariak banatuko dituzte eta 21:00etan jaitsiera egingo dute. Goizean lore bedeinkatzea, meza, dantza eta bertsolariak egon dira, besteak beste. Irimoko Igoerari dagokionez, Ismail Razga santurtziarrak irabazi du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udari ongietorria, suaren bueltan

http://youtu.be/WsdLTqDwEO8 Euriak ez zuen festa zapuztu, eta goierritarrek suaren bueltan ospatu zuten atzo San Joan bezpera, bide batez, udako solstizioari ongietorria emanez. Sua herri eta auzo gehienetan egiten bada ere, herriz herri forma ezberdinak hartzen ditu San Joan bezperako ospakizunak. Olaberrian eta Seguran, esaterako, festetako ekitaldiekin lotzen da, eta musikaz eta dantzaz lagunduta egiten dute.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa