Lerro hauek idaztean, atzera begiratuz, gure aurreko langile guztiak aintzat hartu nahi izan ditut: Ordiziako 147 urteko suhiltzaile boluntarioen lana erabaki politiko batengatik ezabatua izan da. Erabaki politiko horrek herritarren parte hartzea bultz...

Lerro hauek idaztean, atzera begiratuz, gure aurreko langile guztiak aintzat hartu nahi izan ditut: Ordiziako 147 urteko suhiltzaile boluntarioen lana erabaki politiko batengatik ezabatua izan da. Erabaki politiko horrek herritarren parte hartzea bultzatzen duen erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak 1998. urtean ezarritako Boluntarioen Legeak diotena kontrajartzen du; gure instituzioen beste zentzugabekeria bat.
Alde batetik, herritarren protagonismoa bultzatzen saiatzen dira parte hartzearen bitartez; baina beste aldetik, organismo horiek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, modu propioz eta inongo zergatirik gabe, asoziazio bat baztertzea erabaki du; ia 150 urteko ibilbidea duen suhiltzaile boluntarioena, hain zuzen ere.
Zalantzarik gabe, bere egunean antzeman zen bezala, boluntariotzaren antzinatasunak berezitasuna ematen dio, hori mugatzailea izan zen Ordiziako suhiltzaileen parkea sortzeko orduan eta baita Su Eskola eraikitzeko garaian ere, suarekin zerikusia duen guztiaren inguruan trebakuntza jasotzeko zentroa eraikitzeko orduan.
Duela 23 urte sartu nintzen ni Ordiziako suhiltzaile boluntarioen taldean eta denbora guzti honetan funtsezko aldaketak egon dira: horietako batzuk onuragarriak izan dira, aurrez aipaturikoak, baina beste batzuk boluntarioen partaidetza murriztea izan dute helburu. Politika murriztaile horren laburpen moduan, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak bidalitako eskutitza dugu, non azalpen handirik gabe gurekin bat egin nahi ez dutela adierazten duen. Hori bai, agur gisa protokoloz egiten den ekitaldi batera gonbidatzen gaituzte eta Maquiavelok bere printzeari aholkatzen ziona kontra-esaten lausengatzen gaituzte.
Azken 5-6 urteetan boluntarioen egoerak okerrera egin du. Gerturatzen ari zitzaigun ostrazismoa eteteko egin ditugun saiakerek emaitzarik eman ez dutenez protagonismoa galtzen joan gara. Amaiera tristea da 147 urteetan bizi izan den taldearentzat, «gobernantzaren eta komunikazioaren» erantzukizuna duen norbaitek bere desagerpena lerro gutxitan adierazita, gainera. Horrez gain, behin betiko erabakia hartu aurretik sistematikoki ukatu dute aurrez aurre hitz egiteko aukera. Eta zer esanik ez, gobernantzak, RAE Espainiako Errege Akademiaren arabera «Gobernatzeko arte edo modu bat non, estatuaren, gizarte zibilaren eta ekonomia-merkatuaren artean oreka sustatzeko garapen ekonomiko, sozial eta instituzional iraunkorra herbururatzen diren» esan nahi duela. Oreka handia ia mende eta erdiko boluntariotzarekin amaitzeko erabakiarekin lortutakoa.
Honaino iritsita Euskal Herriko Boluntariotza Legeak dioena gogoratzea baino ez zaigu gelditzen: «Euskal autonomia-erkidegoa arazoei irtenbide erkidegoa ematen dien komunitatea da, non prestatutako boluntarioa ibilbide luzeko fenomenoa den»; ibilbide hori Gobernantzaren eta Komunikazioaren diputatuak moztu du kolpe latz batez; barkatu, tekla bakar bat sakatuta.