
Ekitate eta koherentziagatik ez zaigu zuzena iruditzen, aparkalekua gehien behar duten langileek ordaintzea, eta, etxetik hurbil dutelako, oinez joan daitezkeenek dohainik izatea. Neurri honek ibilgailuak behar ez diren tokian erabiltzera bultzatzen ditu legazpiarrak eta pertsonen mugikortasun arrazionalago eta ekologikoago baten kontrakoa da.
Bestalde, ez dugu antzekotasunik ikusten Industrialdeko eta plazako aparkalekuen artean eta ez dugu ulertzen bi kasuetan berdin jokatzea. Bata herriaren erdigunean dago eta egoera onean. Bestea,berriz, herriaren erdigunetik aparte eta baldintza txarretan: asfaltatu gabe dago, euria egiten duenean putzuak izaten dira, eta, ez dago % 100 estalita. Estalitako zatia, gainera, uralitazkoa (amianto) izateak arriskua dakar berekin.
Gainera, ez dugu uste enpresa eta sindikatuen iritzia eta iradokizunak kontuan hartu dituzuenik. Poligonoan segurtasuna handitzeko proposamenak izan dira.
Enpresa bateko ordezkariak esan zuen bezala, zuek konponbide bat jarri duzue, baina, konponbide hori baliagarria al da? Aparkalekua martxan jarri zenetik sei hilabete igarota, uste dugu ez duela bere helburua betetzen. Uste dugu, aparkalekuaren gaia ez dela sakon aztertu. Izan ere, aurtengo urriaren 11an udaletxean izan genuen bileran, ez zenekiten Industrialdeko aparkalekuen kopururik eta esan zenuten autoentzat 28 toki galdu zirela, kamioien parkerako kokapen berria zela eta. Horregatik, ez zaigu koherentea iruditzen tokiak mugatu ondoren, tasa kobratzen saiatzea.
Erabaki horren aurrean gure erabateko ezadostasuna azaldu nahi dugu, batetik, Gobernu Batzordeak inposatutako konponbideak langileen arteko diskriminazioa baino ez duelako ekartzen, eta, bestetik, Industrialdeak behar duen segurtasunari ez diolako erantzuten.
–Sinatzaileak:
Andoni Aizpurua, ELA-Bellota;
Josu Uria, LAB-GKN;
Francisco Garcia, ELA-BST;
Roberto Paniego, USO-GKN;
Paskual Ureta, LAB-Bellota,
Jon Ander Caballero, ELA-GKN;
Igor Urresta, LAB-BST;
Patxi Agirre, garraiolari autonomoa.