2018ko apirilaren 4a aldarrikapen, adierazpen eta erabakiak hartzeko eguna izan zen goizetik iluntzera. Goizean, 10:00etan, Ordiziako azoka gunean aldarrikapena, non ardi larruaren artean izen bat, arduradun bat, berak ematen dituen pausoez Aralarko B...
2018ko apirilaren 4a aldarrikapen, adierazpen eta erabakiak hartzeko eguna izan zen goizetik iluntzera. Goizean, 10:00etan, Ordiziako azoka gunean aldarrikapena, non ardi larruaren artean izen bat, arduradun bat, berak ematen dituen pausoez Aralarko Baserritarrok jasaten dugun iraun ezinaren adierazle. Aipatutako hau Goierriko herri bateko zinegotzia eta Enirio-Aralarko Mankomunitateko (EAM) ordezkaria ere bada, beraz, bide horretatik ulertzen dut bere izena jarri izana eta ez inola erakunde horietan ardura ez duen eko-urbanitarik eta inoiz urbanitarik, uste dudalako besteek adierazpen askatasunean oinarritutako aldarrikapenak egiten ditugula.
Hau horrela, gutunean pozoinduta eta gure ahoan geure hitzik ez jarri mesedez beste batean. Urbanita hitzari
Eko aurrizkia jartzean, berriz, herri-hiritik, landa ingurunea eta baserriko jarduera sasi-ekologisten betaurrekoekin begiztatzen duenaz ari gara, benetako ekologistak (tarteko, baserritarrak) beharrezkoak ditugulako eta etorkizunean ere, bide laguntzat nahi ditugulako.
Eguerdian EAMko lehendakari eta Ordiziako alkate Jose Miguel Santamariari artzain makila eman zitzaion, bertsoreakin lagunduta, egiten duen lana eskertzeko EAMn natura eta abeltzaintza uztartuz beren alde eginez. Arratsaldean, mankomunitatatearen urteko plenorik garrantzitsuenatakoa, non aurrekontuak erabaki behar ziren. Erabateko adostasuna izan zen, bake-bakean, ordenan zeuden puntuak bertan zeuden zortzi udal ordezkarik baiezko botoa emanez aurrera atera zen 2018ko EAMren aurrekontua eta egin beharreko lanak.
Behin goi mailako ingeniari agronomo batek argitu zidan, familian bi baditudanez, fitoan, zooan eta abarrean adituak, ekologista izateko lehenbizi baserritarra izan behar dela, naturarekin harremanetan zuzenean, lurra, landarea, animalia eta paisaia zainduz. Beraz, baserritarrak garenez, kalitatezko bertako produktu naturalak kontsumitzaileari eskainiz, ez dugu inoiz gure arteko harremana zalantzan jartzen. Are gehiago esango nuke: EAMko hiru herri urbanoenak, Beasain, Ordizia eta Lazkaok, Enirio-Aralarren natura eta abeltzaintza bultzatu dituen proiektuarekin bat egiten dute, eta guk baserritarrok ere bai.
Natura eta abeltzaintza bultzatzea aipatzea, 6 hektarea pista bihurtu eta ganadu gainkarga ez, baizik zentzuzko proiektu bat dago EAMko 15 herritatik 10ek aldeko bozka emanda eta aurkakorik gabe. Ez da pista proiektua, Kudeaketa Plana baizik, eta hori jarraituz helburua da 2.500 hektarea herriko parke guneen modura txukun eta garbi zaintzeaz gain, artzantzari lan baldintzak hobetzea. Baserritarrek badakigu nor den bidelagun eta nor oztopo, beraz gure izena, izana eta garena ez erabili okerreko norabiderantz, eta gutxiago elkarren aurkari; inor ezagutzen badek jarri bere izen abizenak eta nongoa den, beraz, gezurretan ez ibili mesedez. Bukatzeko nire babesik handiena EAM osatzen duten udal-herriei, Gipuzkoako Aldundiari eta noski besarka bat herritar guztiei. Animoak Aralarko baserritar elkarteari eta goraipatu baserritarrak, beraiek egiten duten lanari esker, pasaia, natura, jakiak eta abar luze bat ditugulako.
– Andoni Murua Etxabe (Aralarko Baserritarrak Elkarteko kidea)