Atseden jubilatu eta pentsionista elkartea
Atsedengo juntakideok, irmoki eta publikoki eskerrak eman nahi dizkiegu urte korapilatsu hauetan bidelagun izan ditugun guztiei. Bihotz bihotzez eskertzekoa da, herritarrengandik jaso dugun laguntza eta babesa; zer esanik ez, elkarteko bazkideek arazoak ikusi ahala eskaini diguten konfidantza eta laguntza, egindako bileretan jasotako emaitza baikorrak eta aurrera begirako animoak.
Hauekin batera, udaletxeko langile guztien harrera ona, laguntza eta kidetasuna. Udal ordezkariek, berriz, diruz eta animo aldetik ikaragarri lagundu digute, hitz gutxitan esateko, udaletxeko ate guztiak beti irekita aurkitu ditugu. Mila esker!
Orain Juntakide berriei tabernaren egoera eta kontratazioa legaltasun osoan gelditzen zaie, gure laguntza izaten jarraituko dute eta kontu korrontea ere saneatuta daukate.
Besterik gabe, berriro ere gure esker ona azalduz, Atsedengo junta.
–Atseden elkarteko junta (Segura)