EAJ: ez alboko jardinean
Ugaitz Garmendia. Ordiziako ezker abertzalearen izenean. Badakigu besteen ahuldadeak azpimarratzea ez dela iritzi artikulu edo prentsaurreko bati erantzuten hasteko modurik egokiena. Baina Ordiziako EAJ-PNVk , udalean bozeramaile den Jose Miguel Santamaria jaunaren eskutik, zaborra biltzeko atez ateko sistemaren inguruan, Bildu koaliziori inposaketa leporatzeak, ez digu beste biderik uzten. Akaso ahaztuta edukiko dute bai alkate ohi jaunak zein bere alderdiak, ordiziarrok daukagun parke natural publiko bakarra elitezko aisialdi gune pribatu bilakatzeko egindako saiakera. Oiangu alegia. Atez atekoa pil-pilean dagoen honetan, eta gai honen harira jasaten hari garen intoxikazio mediatiko politikoaren aurrean, pare bat kontu argitu nahi genituzke. Batetik, Ordiziako EAJ-PNVk, behin eta berriz Ezker Abertzaleak zabor bilketaren inguruan aurrera eraman nahi duen inposaketaz hitz egin du. Izatekotan Europar Batasunak burututako inposaketa izango da, organiko guztia bereizita jaso behar dela baitio. Eta hori 5. edukiontziarekin gaur egun ez da betetzen. Bestetik, atez atekoak adina birziklatzen duen beste zaborra biltzeko sistemarik aurkeztu al dute honen aurka daudenek? Ez. Errauste planta bat inposatu digute. Zaborra pozoi bihurtzeko fabrika bat egin nahi dute Gipuzkoako Zubietan. Are gehiago, errauskailuarekin negozioa egin nahi dutenek, esan al dute ze ondorio izan ditzakeen epe luzera bereziki, urteak joan eta urteak etorri airera botako dituzten milioika eta milioika partikula kutsakor [...]
Ugaitz Garmendia. Ordiziako ezker abertzalearen izenean.
Badakigu besteen ahuldadeak azpimarratzea ez dela iritzi artikulu edo prentsaurreko bati erantzuten hasteko modurik egokiena. Baina Ordiziako EAJ-PNVk , udalean bozeramaile den Jose Miguel Santamaria jaunaren eskutik, zaborra biltzeko atez ateko sistemaren inguruan, Bildu koaliziori inposaketa leporatzeak, ez digu beste biderik uzten.
Akaso ahaztuta edukiko dute bai alkate ohi jaunak zein bere alderdiak, ordiziarrok daukagun parke natural publiko bakarra elitezko aisialdi gune pribatu bilakatzeko egindako saiakera. Oiangu alegia.
Atez atekoa pil-pilean dagoen honetan, eta gai honen harira jasaten hari garen intoxikazio mediatiko politikoaren aurrean, pare bat kontu argitu nahi genituzke.
Batetik, Ordiziako EAJ-PNVk, behin eta berriz Ezker Abertzaleak zabor bilketaren inguruan aurrera eraman nahi duen inposaketaz hitz egin du. Izatekotan Europar Batasunak burututako inposaketa izango da, organiko guztia bereizita jaso behar dela baitio. Eta hori 5. edukiontziarekin gaur egun ez da betetzen.
Bestetik, atez atekoak adina birziklatzen duen beste zaborra biltzeko sistemarik aurkeztu al dute honen aurka daudenek? Ez. Errauste planta bat inposatu digute. Zaborra pozoi bihurtzeko fabrika bat egin nahi dute Gipuzkoako Zubietan. Are gehiago, errauskailuarekin negozioa egin nahi dutenek, esan al dute ze ondorio izan ditzakeen epe luzera bereziki, urteak joan eta urteak etorri airera botako dituzten milioika eta milioika partikula kutsakor arnasteak? Duela 20 urte zoritxarreko amiantoarekin lan egin zutenei galdetu behar informazio ezak zer eragin izan duen beraiengan.
Bestalde, onartuko al genuke errauskailu bat gure herrian? Zein izango litzateke herriaren erantzuna atez atekoa edota errauskailua gure herrian galderaren inguruan? Batzuen kasuan behintzat, etxe ondoko zelaietan egiten ez bada ez da arazoa. Hori da EAJ: Ez alboko jardinean. Hortik aurrera, hor konpon.
Atez atekoa ez da sistema perfektua. Perfektua den bakarra zaborrik ez sortzea baita. Baina hori ezinezkoa denez, gehien birziklatzen duenari heldu behar diogu. Gainera, aukeran nahiago etxean zaborra sailkatzea errauskailuek botako dituzten milioika partikula pozoitsu arnastea baino.
Gipuzkoa osoan, geroz eta udalerri gehiagotan atez ateko sistemaren bidez hondakinen gaikako bilketa sustatu beharko litzateke, eta gaur egungo zabortegi kutsakorrak ixteko aukera ekarriko duen Zero zabor ereduaren garapena bultzatu. Horrela, hondakinen prebentzioa, birziklapen erreala eta kudeaketa arrazionalago baten aldeko apustua egingo da.
EAJ-PNVk zementua, inposaketa eta diru publikoaren xahuketa neurrigabeak egin nahi izan ditu bere mesedetan urte luzetan zehar (AHT, Jaizkibelgo superportua etab). Baina Gipuzkoako gizarteak nahikoa zela garbi utzi zuen maiatzeko hauteskundeetan. Oraindik ezin izan dute hori gainditu eta bereak eta bi egiten saiatuko dira gaur egun beste Gipuzkoa bat posible eraikitzen dihardugunon aurka.
Eta bukatzeko, ez daukagu kutsatzen jarraitzeko «eskubiderik», gure ondorengoen etorkizuna «hipotekatu» nahi ez badugu behintzat.