Martxoaren 29rako deitu duten greba orokorra dela eta, ELA sindikatuak herri batzarrak egingo ditu Goierriko hainbat herritan. Beasainen, astelehenean, hilak 19, elkartuko dira, goizeko 10:00etan, ELAren egoitzan.
Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak otsailaren 23tik 25era antolatu zuen II. Asteburu Kulturala, baina tartean ekitaldi bat egin gabe geratu zen. Otsailaren 24an Iban Mayo txirrindulari ohiarekin eta Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendariarekin Kirola: jolasetik profesionaltasunera mahai-ingurua zen egitekoa, baina azken orduan bertan behera geratu zen Mayok izan zuen familia arazo batengatik. Azkenean, eta hilabete beranduagoa bada ere, mahai-ingurua egin egingo da. Gaur zortzi izango da, martxoaren 23an, Barrena kultur etxean, 19:00etan.
Fatima Rinconek (Olaberria, 1963) bere bigarren eleberria aurkeztuko du gaur arratsaldean Barrenan, 19:00etan. Un fin de… izeneko nobelak denboraren joanean bat egin duten lau istorio biltzen ditu, eta lau dira liburuan azaltzen diren protagonista nagusiak. Gertuko hizkuntza darabil Rinconek, errealista, narratiba garaikideari lotutakoa. Ordizian bizi den olaberriarrak 2009ko azaroan atera zuen lehen nobela, La guinda del pastel izenekoa.
Datorren astelehenean, hilak 19, euskal presoen eskubideen alde lan egingo duen Herrira mugimendua aurkezteko agerraldia egingo dute Ordizian, 19:00etan, udaletxe parean. Ekitaldi berean, Pako Mujika preso ordiziarrak bizi duen egoera salatuko dute. Mu...
Hondakinen gaia eta atez ateko bilketa sistema jorratuko ditu Zero Zabor taldeak Legorretan, hitzaldi batean. Hondakinek badute irtenbidea izenburupean, astelehenean 19:00etan da hitzaldia, kultur etxean. Legorretako Zero Zabor taldeak antolatu du.
Kuadrillen arteko 33. futbol txapelketaren lau partida jokatuko dira igandean, hilak 18. Honakoak dira: Ferro-Meridiano o (12:30); Totzi-Tzulo (14:00); Embiel-Per la Forza (15:30); eta Downtown-KM 39 (17:00). Epaile lanak Arkaitza taldekoek egingo dituzte. Informazio gehiago, hemen.
Beasaingo Udalak eta Andramendi ikastolak dirulaguntza eman diote une zailak pasatzen ari den Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren laguntzarik ez du jasotzen, eta aurten, Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Gobernu...
Julen Sainz ordiziarrak natura argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean. Asteburuetan 12:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, eta astean zehar bilduma ikusi nahi duenak elk...
Atzera begiratu eta etorkizunean zein norabide hartu behar den pentsatzeko garai aproposak izaten dira urteurrenak. Beasaingo udal euskaltegiak, aurten beteko ditu 25 urte. Mari Paz Martin (Irun, 1957) hasieratik ari da euskaltegian lanean, eta orain zuzendari kargua hartu du. Udal euskaltegia martxan jarri zenetik zaude bertan lanean. Nolakoa izan zen hasiera hura? 1987an sortu zen udal euskaltegia. Oposaketa egin eta lau irakasle hasi ginen, eta geroztik hemen ari gara. Sartu ginenean, udaletxeko lokalean zegoen euskaltegia, eta lokala diot, besterik ez zegoelako, lokala, mahai bat eta lau aulki. Eta han hasi ginen lanean. Urteak pasa dira, bai. Herrian nabaritzen al zen euskaltegi baten beharra? Gu sartu ginenerako aurreko lan hori eginda zegoen. Ordurako AEK ere bazegoen Beasainen, baina nonbait udalak pentsatu zuen zerbitzu hori eskaintzea. Zerbitzu publiko moduan sortu zen, udalarekin koordinatuta. Guretzat garrantzitsua da hori, udalaren zerbitzu bat gehiago garelako, eta koordinazio hori beti egon izan da. Hor dago euskara plan bat, kultura eta euskara saila, eta hor markatutako ildoen arabera eskaintzen dugu gure zerbitzua. Hasierako garai hartatik hona, ikasleen motibazioa aldatu al da? Bai, desberdina da hasieratik. Beti izan dira oso pertsona motibatuak, gustoz ikasten zutenak, eta beste batzuk gehiago lanari begira ikasten zutenak. Hori urteekin batera aldatzen joan [...]