Errekarte
Izugarri harritu ninduen prentsan argitara eman zenuen artikuluak, eta ez zitzaidan atsegin gertatu bertan irakurritakoa.
Errekarteko eremuaz ari natzaizu, 2007ko Arau Subsidiarioetan hiri gune modura jasoa dagoena. Baserriari eusteaz diharduzu, berdeguneak eta ibaia berreskuratzeaz… baina kontraesan larria egiten duzu: eremu berean etxebizitzak eraikiko direla diozu, guztiz erabaki ulergaitza, beasaindar askorentzat bezalaxe. Are larriagoa da kontraesana orduan argitara emandako idatziak aurretik parte-hartze prozesu bat bizi izan duenean, Bilduk sustatutakoa hain zuzen ere (zeinetan 30 pertsona inguruk esku hartu zuen); prozesu horretan, esparru honetan ezer ere ez egiteko erabakia hartu zen, hau da, harri bakar bat ere ez mugitzekoa.
–Aitor Aldasoro. EAJ Beasain.