Ttiklik Elkarguneak IV. Idazlan laburren lehiaketa martxan jarri du, Irrien Lagunak taldearekin batera. Idazlan labur horiek badute gaia: gurasoei gutuna idaztea. Era horretan, «edozein adinetako idazleak animatu nahi» ditu Ttiklikek, «gaztetxo zei...

Ttiklik Elkarguneak IV. Idazlan laburren lehiaketa martxan jarri du, Irrien Lagunak taldearekin batera. Idazlan labur horiek badute gaia: gurasoei gutuna idaztea. Era horretan, «edozein adinetako idazleak animatu nahi» ditu Ttiklikek, «gaztetxo zein ez hain gaztetxo,
Gurasoei gutuna lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera». Euskaraz idatzia izan behar du eskutitzak.
Hiru mailatan dago banatuta lehiaketa. Batetik, 0 eta 7 urte-koek, gurasoei marrazkia egin beharko diete. Gazteetan, 6 eta 11 eta 12 eta 18 urte bitartekoen mailak daude. Partehartzaile guztien arten zozketa bereziak izango dira. Eta azkenik, helduen maila dago.
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa. Helduen kasuan, gehienez ere bi orrialdeko idazlana aurkez daiteke. Maila bakoitzean sari bana banatuko da.
Azaroaren 10erako
Azaroaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira lanak. Bi modu daude horretarako: gutunez Beasaingo Zelaeta Berri plaza, 3 zenbakira bidaltzea (gutun azalean
Idazlan laburren lehiaketa jarrita), edo posta elektronikoz,
info@ttiklik.com helbidera bidaltzea. Azaroaren 26an egingo da sari banaketa ekitaldia.