Goierriko Hitza

HITZA taldeak 60 bat lagun bildu ditu aurten

Donostiako Lilatoiaren 32. edizioan, 60 bat emakumek parte hartu dute HITZA taldearen elastikoarekin.

Lilatoiaren 32. edizioa egin zuten atzo Donostian, eta 5.000 emakume inguruko bete dituzte hiriburuko kaleak. Horien artean ziren HITZA taldeko emakumeak ere. Aurten, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat tokitatik etorritako 60 bat lagunek parte hartu dute elastiko arrosarekin.

HITZA egunkariek hamaikagarren urtez osatu dute Lilatoirako taldea. 2020an, pandemia aurreko azken Lilatoian, inoiz baino emakume gehiago elkartu ziren Hitza taldean: 103. Aurten ez dira horrenbeste izan, baina inoiz baino gogotsuago agertu dira taldeko 60ak, pandemia ostean berriz kaleak betetzeko gogoz. Aupa zuek!

Zorionak eta eskerrik asko Hitza taldekide guztiei! Oso berezia izan da! Hurrengo urtean 2020ko marka beteko duzue! 2023ko Lilatoira arte!