Goierriko Hitza

Udako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Azken urteetako parte hartzerik handiena izan du Goierriko Hitzaren eta Fotoetxeren argazki lehiaketak. Astelehen iluntzean banatu zituzten lau sari nagusiak, Beasainen

Goierriko Hitza-k eta Fotoetxe argazki dendak elkarrekin antolatu duten 13. Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Astelehen iluntzean egin zuten sari banaketa, Fotoetxe dendak Beasainen duen egoitzan. Aurten 43 lagunek parte hartu dute eta guztira 65 argazki aurkeztu dituzte lehiaketarako, iazko parte hartze kopuruak gaindituz.

Fotoetxek emandako argazkirik onenaren saria Julen Auzmendi legazpiarrak jaso du. Ez du aurreneko aldia Auzmendik, lehendik ere sari gehiago jasotakoa baita lehiaketa honetan.

Argazkirik onenaren saria berriz, Erika Palacios idiazabaldarrak jaso du. Argazkia ateratzea asko kosta zitzaiela azaldu du, baina azkenean gustura gelditu ziren emaitzarekin, eta hare gehiago, saria jaso dutela jakindakoan.

Goierriko Hitza-ren sariei dagokionean, Jon Biguri ordiziarra izan da sari nagusiaren irabazlea. Lehiaketan parte hartu duen aurreneko aldia du, eta Goierriko Mendizale Beteranoekin egindako irteera batean ateratako argazkia bidali zuen. Lekeitioko Metrokua hotelean egonaldi bat irabazi du, eta gustura agertu da sariarekin.

Eta lehiaketa honetan saria jasotzea zer den badakien beste bat da Jon Esnaola. Aurten, Anayeteko aintziran ateratako argazkiari esker, Ezkioko Argindegi ostatura joateko aukera izango du.

Boto emaileen sariak
Goierriko Hitza-ren webgunean emandako botoei esker, beste sei saritu ere badaude: Erika Palacios, Arkaitz Lasa, Ainara Urteaga, Mikel Zabalegi, Maialen Aseginolaza, eta Alazne Aizpeolea dira. Saritu guztiek, Fotoetxe argazki dendatik (Beasaingo Nafarroa etorbidean) pasa beharko dute saria jasotzera.

 

UDAKO_ARGAZKI_LEHIAKETA-1

 

Argazkirik onena

· Egilea. Julen Auzmendi (Legazpi).
· Izenburua. Tximeleta lore gainean.
· Saria. Fotoetxek eskainitako 60×100 argazki handitzea, Kappa euskarrian.

 

 

UDAKO_ARGAZKI_LEHIAKETA-3

Argazkirik originalena

· Egilea. Erika Palacios (Idiazabal).
· Izenburua. Ilunabarrean, itzalekin jolasean.
· Saria. Fotoetxek eskainitako 50x80ko argazki handitzea Oihal euskarrian.

 

 

Goierriko Hitzaren 1. saria

· Egilea. Jon Biguri (Ordizia).
· Izenburua. Uraren islada, Ezkaraira egindako irteeran.
· Saria. Metrokua hotelaren saria, bi lagunentzako egun bateko
· egonaldia Lekeition (Bizkaia).

 

 

 

UDAKO_ARGAZKI_LEHIAKETA-2

Goierriko Hitzaren 2. saria

· Egilea. Jon Esnaola (Idiazabal).
· Izenburua. Anayeteko aintzira.
· Saria. Ezkioko Argindegi jatetxeak eskainita, bi lagunentzako menu berezia

 

 

 

Irakurleen sariak

Lau sari nagusi horiez gain, beste sei sari ere banatuko dira, irakurleek goierri.hitza.eus webgunean emandako botoei esker. Fotoetxek eskainitako argazki handitze bana jasoko dute seirek. Hauek dira babes gehien jaso dutenak:

· Erika Palacios (Idiazabal)
· Arkaitz Lasa (Lazkao)
· Ainara Urteaga (Idiazabal)
· Mikel Zabalegi (Ordizia)
· Maialen Aseginolaza (Idiazabal)
· Alazne Aizpeolea (Zegama)