Dortsala badaukadan nola jakin?
Dortsala badaukadan nola jakin? Dokumentazio mediko osoa jaso ondoren, antolatzaileek emailez bidali diogu parte-hartzaile bakoitzari esleitutako dortsala. Litekeena da e-mail helbidea parte-hartzaileak behar bezala tekleatuta ez egotea izena emateko orduan, edo mezu elektronikoak spam ontzira iristea eta korrikalaria honetaz ohartu ez izana. Gainera datuen babeserako lege berriarekin, ezin ditugu korrikalari eta dortsal zenbakiak [...]
Dortsala badaukadan nola jakin?
Dokumentazio mediko osoa jaso ondoren, antolatzaileek emailez bidali diogu parte-hartzaile bakoitzari esleitutako dortsala. Litekeena da e-mail helbidea parte-hartzaileak behar bezala tekleatuta ez egotea izena emateko orduan, edo mezu elektronikoak spam ontzira iristea eta korrikalaria honetaz ohartu ez izana. Gainera datuen babeserako lege berriarekin, ezin ditugu korrikalari eta dortsal zenbakiak publikatu.
Arrazoi horiengatik dortsala egokitu zaizun ala ez ikusteko, segi ondorengo pausoak.
RockTheSport PLATAFORMAN ERABILTZAILERIK GABEKO PARTAIDEENTZAT
1.- Sartu https://web.rockthesport.com webgunean eta bilatu bilatzailean probaren izena “calendario de eventos” (ehunmilak, g2haundiak, marimurumendi). Probaren fitxaren barruan aukeratu SABER MÁS
2.- Ondoren sakatu IZEN-EMATEAK > IZEN-EMATEAK KONTSULTATU
3.- Sartu eskatzen diren datuak: emaila eta izen-emate zenbakia (“lokalizatzailea”).
4.- Izen-ematearen fitxa agertuko da, eta izen-ematea behin betikoa bada, dortsal-zenbaki bat azalduko da.
Dortsal zenbakirik ez bada azaltzen, izen-ematea behin-behinekoa da oraindik. Mediku dokumentazioa bidali bada, ez dago guztiz ondo edo zerbait falta da. Antolakuntzak bidalitako posta bat izango duzu honen berri ematen (spam ontzia begiratu). Edozein arazo izanez gero idatzi inskripzioak@ehunmilak.com helbidera.
5.- Izen-ematearen egiaztagiria deskarga dezakegu (DESCARGAR > DESCARGAR JUSTIFICANTE) edo izen-ematearen fitxan daturen bat aldatu (MODIFICAR > EDITAR DATOS)
RockTheSport PLATAFORMAN ERABILTZAILEA DUTEN PARTAIDEENTZAT
1.- Sartu https://web.rockthesport.com plataforman izena eta pasahitza (login)
2.- Bilatu izena eman duzun proben artean (ehunmilak, g2haundiak, marimurumendi); proba aukeratu eta jarraitu 2. puntuan.