Mediku txostena
Festak pasa ondoren abixu garrantzitsu bat helarazi nahi dizuegu: Gogorazten dizuegu edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa dela mediku-txostena eremu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma, biak ere medikuaren zigiluarekin, antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, doc@ehunmilak.com helbidera bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko [...]
Festak pasa ondoren abixu garrantzitsu bat helarazi nahi dizuegu: Gogorazten dizuegu edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa dela mediku-txostena eremu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma, biak ere medikuaren zigiluarekin, antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, doc@ehunmilak.com helbidera bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da eta bertan dauden eremu guztiak beteta egon behar dute. Eredu hori webgunean deskargatu behar da https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ estekan.
Lehenengo izen emate epea otsailaren 24ean amaitzen denez, egun hori izango da bi dokumentuak entregatzeko azken epea! Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo!