Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Begiradaren noranzkoa

Presaka bizi gara. Gertaera bakoitza hil ala bizikoa balitz bezala bizi dugu eta ez da samurra gurpil zoro horretatik zorabiatu gabe irten eta eguneroko bizimoduari aurre […]

2019/06/28
Inazio Usarralde

Presaka bizi gara. Gertaera bakoitza hil ala bizikoa balitz bezala bizi dugu eta ez da samurra gurpil zoro horretatik zorabiatu gabe irten eta eguneroko bizimoduari aurre egitea.

Esaterako, tristea da oso ikustea, eskuinak boterea berreskuratu duen nafar udaletan, lehen neurriak lingua navarrorum deritzona ahultzeko hartzea. Nola izan daiteke agintari bat hain itsu herritar guztien eskubideen alde lan egiteko etorri dela esan eta lehen neurriak, beraien ondareari ezikusiarena eginez, hura suntsitzeko neurriak hartzeko?

Burutazio horietan nenbilela Goienan Euskara eta integrazioa gaitzat duen erreportajearekin egin dut topo. Bertan Euskal Herrian bizi diren eta euskara maila zein hizkuntzarekiko hurbilpen desberdina duten lau andaluziarrekin osatutako erreportajea ikus daiteke. Eta, besteak beste, horrelako gogoeta azpimarragarriak esaten ditu Eva Martinez kordobarrak: “Niri irakatsi zidaten, zurea ez den etxe batera iristen zarenean errespetua behar dela, eta bizitzeko beste modu bat, beste ohitura batzuk, beste hizkuntza bat badago, zu zara ikasten saiatu behar zarena… Eta nik hori garbi nuen.”

Hauek irakurrita Gu ta gutarrak taldearen Bi bide abestia piztu zait oroimenean: “emaidazu eskua ta / goazen biok ortozik / mundua jaioko da bihar goizik / bizitza da bakarra ta/ ez ditu bi bide baizik / triste bizi gintezke edo erdi pozik.”

Nik erabaki dut nire begirada, energia eta grina noren zerbitzura jarri. Berehala errepasatu behar dut kordobarraren profilekorik baden atariko bizilagunen zerrendan, alabaren edo semearen gurasoenean edo gainerako lagunetan eta ezagunetan… Hauei euskara oparitzen saiatuko naiz eskua luzatzearekin batera. Bidea gurekin batera egin nahi dutenekin bidean jarri, erabat pozik ez bada ere, erdi pozik bizitzeko eta, bide batez, oztopoak jarri besterik nahi ez dituztenen oinetako barruan harri txintxar bihurtzeko. Kuraia on!

Jatorrizko albistea irakurri.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut