Gero arte, Mariaje!
Asteazkena nekez ahaztuko dugun egun horietako bat izan zen. Eguraldi makurra egokitu zitzaigun arren, giro beroa bizi izan genuen Lehen Hezkuntzako kideek Mariaje Aranbururi antolatu zioten omenalditxoan...
Asteazkena nekez ahaztuko dugun egun horietako bat izan zen. Eguraldi makurra egokitu zitzaigun arren, giro beroa bizi izan genuen Lehen Hezkuntzako kideek Mariaje Aranbururi antolatu zioten omenalditxoan.
Gurekin 42 urte pasatxo egin eta gero, merezitako atsedena hartzeko unea iritsi zaio Mariajeri eta ikastolako kide guztiongan utzi duen arrastoa agerian gelditu zen ikasleek nahiz irakasleek eskaini zioten agur beroan. Jarraian doan bideoan eta argazki bilduman Lehen Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek egin zioten omenalditxoa jaso dugu.
Guk, orain hasiko duen bide berri horretarako hoberena opa nahi diogu eta bertsoan esan diogun bezala, BIZITZA BIZI eta GOZA TOPERA!!!