AMPO Ordizia 11 – Aldro Energía Independiente Santander 11
Berdinketa lortu du igande honetan Ampo Ordiziak Heineken ligako 15.jardunaldiari dagokion partiduan. Taldeari dena gaizki atera arren, lortutako bi puntuekin sailkapeneko laugarren postuari lotuta segitzen du. ‘Murphy’ zelaian ibili den horietako eguna izan dela esan daiteke. Eguraldia oso txarra izan da, euriarekin eta haize bolada indartsuekin, joko eskasa eraginez. Ampo Ordiziak abiadura ezarri nahi zuen,... Read More
Berdinketa lortu du igande honetan Ampo Ordiziak Heineken ligako 15.jardunaldiari dagokion partiduan. Taldeari dena gaizki atera arren, lortutako bi puntuekin sailkapeneko laugarren postuari lotuta segitzen du. ‘Murphy’ zelaian ibili den horietako eguna izan dela esan daiteke.
Eguraldia oso txarra izan da, euriarekin eta haize bolada indartsuekin, joko eskasa eraginez. Ampo Ordiziak abiadura ezarri nahi zuen, baina eguraldiak, esku-akatsek eta kantabriarren defentsa onak jokoa moteldu dute. Gehiegi, errugbiaz gozatzeko.
Gainera, lehenengo zatiko erdian hiru jokalarien lesioa ekarri duen jokaldia izan da. Bi Ampokoak eta Aldrokoa bestea. Imanol Aldanondo eta Joubert Engelbrecht ordiziarrek eta Santanderreko Mariano Garciak zelaia utzi behar izan dute. Joubert-ek eskuineko hankako zuntz-haustura izan du eta Aldanondok eta Garcia elkarren artean talka egin zuten. Aldanondok bere kabuz utzi zuen zelaia eta Garcia anbulantziak eraman zuen buruko kolpeagatik. Jokoa geldirik egon da denbora luzean eta jokalariek beroketa egin badute ere, hoztu egin dira. Hotzak harmaila ere hartu du. Atsedenean, 3 eta 8 eta sentsazio gazi-gozoa zaleen artean.
Bigarren zatia
Bigarren zatiko hasiera aurrekoaren parekoa izan da, etxekoen akats ugari, bisitarien defentsa ona, epaileen zenbait erabaki zalantzan eta joko eskasa, orokorrean. Hau da, ezer ez ikusgarririk. Amaierarako 30 minutu falta zirenean, bisitariak 3 eta 11 aurretik jarri dira. Momentu erabakigarria izan da Ampoko kideentzat. Goierritarrek erasoari ekin diote, irabazteko grinaz eta aurreko asteko garaipena kasualitatea ez zela izan ikustarazteko. Bere pikardia erakutsiz, entsegua sartu du Huxfordek. Ez da transformatu. Egun honetan makila artean jaurti diren ostikoak ez dira oso zuzen ibili.
Erasoan jarraitu dute, entsegu lerro inguruan baina asmatu gabe. Hamar minutuen faltan Lander Mujikak zigor kolpea jaurtiz berdinketa lortu du. Eta horrela amaitu da neurketa.
Sailkapenerako bi puntu gehiago, laugarren postuan ondo kokatuta segitzeko play off-eko faseari begira.