AMPO Ordizia 35 – La Vila Rugby 28
Errugbiko Heineken ligako fase erregularreko hiru jardunaldien falta zirela, Ampo Ordiziako jokalariek bazekiten pasa den igandekoa irabazita, eta Barcelonak ere Burgosen kontra garaipena lortuz gero, laugarren tokia heurea zela. Eta horrela izan da, La Vilaren kontra 35 eta 28 irabazita gero. Garaipen honekin, eta Barçak ere irabazita, final laurdenetako partidua Altamiran jokatuko du Ampo Ordiziak... Read More
Errugbiko Heineken ligako fase erregularreko hiru jardunaldien falta zirela, Ampo Ordiziako jokalariek bazekiten pasa den igandekoa irabazita, eta Barcelonak ere Burgosen kontra garaipena lortuz gero, laugarren tokia heurea zela. Eta horrela izan da, La Vilaren kontra 35 eta 28 irabazita gero. Garaipen honekin, eta Barçak ere irabazita, final laurdenetako partidua Altamiran jokatuko du Ampo Ordiziak maiatzaren 5ean. Aurkariaren izena falta da oraindik, eta hiruren artean dago lehia 5.eta 6.tokirako: FC Barcelona, Aparejadores Burgos eta UE Santboiana.
La Vilakoak puntuak lortzeko beharrarekin etorri dira eta, ahal izanez gero, garaipena lortzeko asmoz.
Eta saiatu egin dira, irabazi eta erasoko bonus tantoa lortzeko lana eginez. Markagailuan ere tantoak egiten lehenengoak izan dira, jokaldi polit baten ondoren 0 eta 7 aurre hartuz. Ordiziak jokaldi luzeak egin nahi zituen, baina aurkarien defentsak eta euren akatsek ez dute aukerarik eman. Ez da izan joko polita egiteko eguna, bai ordea orain arte emaitza onak eman dituen jolas praktikoa egitekoa, eta horretan saiatu dira.
Hala, lehenengo zatiaren erdialdera, Julen Goiak egindako jokaldi on baten ondoren lortu da lehenengo entsegua. Minutu batzuk geroago, ordea, aurkariek lortu dute entsegua, 5 eta 14 jarriz. Atsedena aurretik etxekoak gerturatu egin dira zigor kolpe baten ondoren Cruzek egindako 3 tantoekin.
Garaipenaren bila bigarren zatian
Bigarren zatian, Ampoko jokalariak garaipena lortzeko asmoarekin irten dira zelaira. Bigarren minuturako jarri dira aurretik, Cruzek transformatutako Lescanoren entseguari esker. Pozak gutxi iraun du, La Vilak entsegua sartu duelako. Amaierako ordu erdiren faltan: 15 eta 21.
Ordiziarrek abiadura hartu dute une horretan eta hiru entsegu egin ditu, 31 eta 21 jarriz. Taldearen minutu hoberenak izan dira. La Vilakoek ere jaitsiera ekiditeko beharra zuten eta, amaierarako 10 minutuen faltan entsegua egin dute, lau tantora jarriz. Amaitu aurretik Cruzek zigor kolpe bat transformatuta amaitu da, 35 eta 28 Amporentzat.