ERRUGBIA ESKOLA KIROLEAN
Larunbat honetan Goierriko eskola kirolak errugbiko bigarren jardunaldiarekin du hitzordua. Otsailean egin zen lehenengo saioa, 1.200 bat neska-mutilen parte hartzearekin arrakasta handiz, eta beste bi daude aurreikusita: martxoaren 9rako eta 16rako. Altamirako estadioan eta Goierriko 20 ikastetxeetan elkartuko dira berri ere 1.200 ikasle inguru eta Ordizia Rugby elkarteko begirale eta arduradunak. Ekimenaren helburua bailaran errugbia... Read More
Larunbat honetan Goierriko eskola kirolak errugbiko bigarren jardunaldiarekin du hitzordua. Otsailean egin zen lehenengo saioa, 1.200 bat neska-mutilen parte hartzearekin arrakasta handiz, eta beste bi daude aurreikusita: martxoaren 9rako eta 16rako.
Altamirako estadioan eta Goierriko 20 ikastetxeetan elkartuko dira berri ere 1.200 ikasle inguru eta Ordizia Rugby elkarteko begirale eta arduradunak.
Ekimenaren helburua bailaran errugbia sustatzea da, ondo pasatu, eta kirolaren baloreak erein.
Klubak Kutxa fundazioaren laguntza jaso du aurten egitasmo hau indartzeko.