GABONETAKO SASKIAREN ZOZKETA: ERRIFA SARITUA EZ ZEN SALDU
Aurreko larunbatean zozketatu zen gure klubeko Gabonetako otarra. Estatuko loteriarekin batera zenbaki saritua 03347 izan zen eta zenbaki hori zuen errifa saldu gabe geratu da. Hala, klubeko zuzendaritzak saskiko sariekin lau zati egitea erabaki du. Bi zati urtarrilaren 6ean egingo den ‘Loteria del Niño’ izeneko 1. eta 2. sariekin bat datozen errifentzat izango dira. Beraz,... Read More
Aurreko larunbatean zozketatu zen gure klubeko Gabonetako otarra. Estatuko loteriarekin batera zenbaki saritua 03347 izan zen eta zenbaki hori zuen errifa saldu gabe geratu da.
Hala, klubeko zuzendaritzak saskiko sariekin lau zati egitea erabaki du. Bi zati urtarrilaren 6ean egingo den ‘Loteria del Niño’ izeneko 1. eta 2. sariekin bat datozen errifentzat izango dira. Beraz, saskirako erositako txartelak EZ DIRA BOTA BEHAR.
Hirugarren zatia edo lotea bazkideen artean zozketatuko da ezagutzera emango den egunen batean eta laugarrena Altamiran urtarrilaren 27an Ampo Ordizia eta Santanderren artean jokatuko den partidura joango diren zaleen artean zozketatuko da.
Mila esker errifak erosi edo saltzen lagundu duzuen guztiei. Eta zorten on!