12 HILABETE, 12 PRODUKTU (Ordiziako Sagardo Berria)
Ordiziako Azoka betidanik izan da bertako eta garaiko produktuaren sustatzaile. Horretarako azokan saltzen duten saltzaileei edo bertako produktuen ekoizleei gune berezi bat egokitu zaie Ordiziako plazan. Hilabeteko zenbait asteazkenean, bertako eta garaiko produktuei lotutako erakustaldi gastronomikoa egiten da plazan bertan. Asteazken honetan, otsailak 24, bere sagardoa ekoizten hasi berria den Ordiziako Tximista Sagardotegiaren txanda izango da. Bakailao tortila dastatzera emateaz gain euren sagardoa dastatu eta erosteko aukera egongo da. 11:00taik 12:00tara Ordiziako Plazan.