Arautegi ofiziala 2019
Zaldibiako Mendi Lasterketan izena ematen duten korrikalariek lasterketaren araudiak errespetatzeko konpromisoa hartuko dute, trukean, lasterketan parte hartzeko eskubidea eskuratuko dute. Hona hemen arautegi ofiziala.
ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETAko ARAUTEGI OFIZIALA 2019
1.- DATA eta LEKUA: I. ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA 2019ko ekainaren 8an ospatuko da Zaldibian (Gipuzkoa), goizeko 09:00etan (probak).
2.- IBILBIDEAK: Probak bi ibilbide ditu eta biak Aralarko Parke Naturaletik igaroko dira zati handi batean:
• LASTERKETA LUZEA 27 km eta 2.100 metroko desnibel positiboa duena.• LASTERKETA MOTZA 15km eta 1.000 metroko desnibel positiboa duena.
3.- PUNTUAGARRIA: Lasterketa Luzea GOIERRI KOPA TRAILeko “TRAIL” modalitatean puntuagarria izango da. Lasterketa motza GOIERRI KOPA TRAILeko “SPRINT” modalitatean puntuagarria izango da.
4.- PARTE HARTZAILEAK: 18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.
Lasterketa luzean gehienez 250 parte hartzaile izango dira eta 150 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.
5.- KATEGORIAK: Kategoriak honakoak izango dira:
• LASTERKETA LUZEA:
o Emakumezko absolutuak.o Gizonezko absolutuak.
• LASTERKETA MOTZA:
o Emakumezko absolutuak.o Gizonezko absolutuak.
6.- IZEN EMATEAK: Bi lasterketetan izena emateko www.zaldibiakomendilasterketa.eus webgunean izen emate atalean aurkituko duzuen loturatik egin behar da.
Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena.
7.- PREZIOA: Lasterketa luzean parte hartzea 30€ izango da 2019ko Apirilak 1 arte eta 35€ Apirilak 1etik Maiatzak 31 arte. Lasterketa motzean parte hartuko dutenek 18€ Apirilak 1 arte eta 23€ Maiatzak 31 arte.
Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) erabili ahalko direlarik. Horretaz gain, poltsa bete oroigarri (jantziak, bertako produktuak, etab.), luntx herrikoirako txartela eta beharrezko asegurua jasoko du korrikalari bakoitzak.
8.-SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin. 5 km-ro erreferentzia kilometrikoak jarriko dira.
9.- KONTROLAK: Lasterketa luzeko ibilaldian zehar 3 kontrol puntu egongo dira, lasterketa motzean, aldiz, kontrol puntu bakarra. Kontrol puntu hauetatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.
10.- ANOAGUNEAK: 5 anoagune solido-likido egongo dira lasterketa luzean eta 3 lasterketa motzean, hauetaz gain, azkena helmugan egongo da. Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, barrita energetikoak, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.
11.- IGAROBIDE DENBORAK: Helmugara iristeko gehienezko denbora 6 ordukoa da. Denbora hau baino gehiago behar duen parte-hartzailea amaierako sailkapenetik at geratuko da. Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
Igarotze-kontrol ezberdinetan espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.
Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
12.- SARIAK: Ondorengo sariak banatuko dira:
Lasterketa luzea:
1.go Emakumezko absolutoarentzat 300€1.go Gizonezko absolutoarentzat 300€2.go Emekumezko absolutoarentzat 150€2.go Gizonezko absolutoarentzat 150€3.go Emekumezko absolutoarentzat 75€3.go Gizonezko absolutoarentzat 75€
Lasterketa motza:
1.go Emakumezko absolutoarentzat 200€1.go Gizonezko absolutoarentzat 200€2.go Emekumezko absolutoarentzat 100€2.go Gizonezko absolutoarentzat 100€3.go Emekumezko absolutoarentzat 50€3.go Gizonezko absolutoarentzat 50€
Xehetasun gehiagorako ikusi www.zaldibiakomendilasterketa.eus-en sarian atala.
13.- SAILKAPENAK: Sailkatzen diren korrikalari guztien emaitzak GOIERRI KOPA TRAIL-erako puntuagarri izango dira.
14.- BATZAR INFORMATIBOA: Antolakuntzak probaren ibilbideari buruzko informazio topografikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean, horregatik oso garrantzitsua iruditzen zaigu parte hartzaileak bertaratzea.
Aurkezpena Zaldibiako KIMUENE kulturgunean egingo da, probaren aurreko egunean, hau da, 2018ko ekainaren 7an arratsaldeko 19:30etan.
15.- DORTSALEN BANAKETA: Dortsalak Zaldibiako plazako Toki Alai frontoian banatuko dira lasterketa bezperan, ekainaren 7an arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Eta egunean bertan 07:00etatik 08:30etara leku berean.
Partaide bakoitzak, bere dortsala eta oroigarri poltsa jasotzeko norbere NA originala erakutsi beharko du eta norberak etorri beharko du bila. Mendian federatuak direnek hori ziurtatzen duen federatu txartela erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.
16.- INGURUMENA: Lasterketa, bere zatirik handienean, balio natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-ontziak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanporatuko du antolakuntzak.
17.- OSASUN LAGUNTZA: Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.
18.- SEGURTASUNA: Segurtasun edo bestelako arrazoietan oinarriturik, antolakuntzak lasterketako ibilbidea aldatu edo ordezko ibilbidetik desbideratu ahal izango du lasterketa. Eguraldi arrazoiak medio, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du antolakuntzak.
19.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.
20.- BABES PERTSONALA: Lasterketa guztian zehar, lasterkari bakoitzak ZIRA BAT eraman beharko du. Zira hau, parte hartzailearen tamainakoa izan behar da, mauka luzekoa eta txanoa duena.
Txanorik ezean, burua osotasunean estaltzen duen txapel, buff edo antzekoren bat eraman beharko da zirarekin batera.
Eguraldi aurreikuspenak bereziki okerrak badira, antolakuntzak arestian aipaturiko ziraz gain, manta termiko bat ere gehitu ahal izango du beharrezko material zerrendan.
Zaldibian, 2018ko abenduaren 1ean.
GAILURRERANTZ MENDI ELKARTEAZaldibiako Mendi Lasterketa batzordeamendilasterketa@zaldibia.orgwww.zaldibiakomendilasterketa.eus