EHmus:Txapas ta Jimi onenak
Joxepanen jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa. 19 bikotek parte hartu zuten eta hauetatik 3 izango dira otsailaren 23an Gipuzkoako finalean, Zaldibian. Txapas-Jimi, Auzo-Xato eta Juanito-Kaxko
www.ehmus.eus Zaldibiako Joxepanen 19 bikoteren artean jokatu zen txapela eta otsailaren 23an Zaldibian bertan jokatzekoa den Gipuzkoako finaletako pasea. Ondorengo bikoteek ordekatuko dute Zaldibia:
– Iñaki Navio "Txapas" eta Joxe Miel Urdangarin "Jimi"
– Mikel Atxaga "Auzo" eta Xabat Garmendia "Xato"
– Juanito Garmendia eta Hilario Agirre "Kaxko"
– Laugarrena, beraz ordezko bikotea: Igor Barbero eta Peio Olano