Izotz eta elur arriskuen inguruko oharrak
Datozen egunetarako izotz iragarpenak direla eta, urtero bezala ondorengo oharrak kontuan hartzea eskatzen da, hurrengo aste eta hilabeteetako izotz eta elur egunetarako. Irakurri gehiago...
Kale-eremuan Udal langileak saiatuko dira ahal den neurrian, bide eta espaloiak garbi edukitzeaz, betiere eguraldi baldintzen arabera eta gune batzuei (eskola, mediku-etxea…) lehentasuna emanaz.
Baserri bideei dagokienez, bideak garbitzeko ordena, orokorrean:1. Egileor auzoa, Olakosaitik behera2. Urtsu-Erreka auzoa, Aizporragatik hasita eta Urreta auzoa, Urtsularretik behera3. Olaeta auzoa: Igartzaeta, Goizane…4. Aiestaran-Erreka auzoa, Lazkao-Etxetik hasita5. Miranda eta Okobio6. Arruegi auzoa, Arrutik behera7. Urtesabel auzoa, Aldautik hasita8. Elbarrena auzoa
Bestalde, gatza utziko da behar duenak hartzeko Bilore ondoko lokalean. Kontuan izan gatzak kalte handia sortzen duela zoruan eta beraz, tentuz, neurriz eta arduraz erabili behar dela.
Idatzi osoa ondorengo dokumentuan…