Laponiarainoko bidea, Arrastoan dokumentalaren eskutik
Martxoaren 22an, bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu Zaldibiako Antzokian 22:30etan. Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio
Laponiako kultura eta kantu inprobisatua ezagutzeko aukera izango dugu datorren astean. Hemen duzue Tolosaldeako 28 kanalak jasotako aurkezpeneko bideoa.
Laponiako Samien ordezkaritza bat izango dugu Euskal Herrian
EKIMENAREN EGITARAUA
Martxoaren 20an : Hitzaldi – mahai ingurua
Gaia: “Laponiako hizkuntza eta kantu inprobisatua” Ordua: 19:30 Lekua: Tolosako kultur etxea Parte hartzaileak: – Ailu Näkkäläjärvi, unibertsitateko irakaslea – Samuel Valkeapää: Inariko Samien eskolako irakaslea – Laponiako Joik inprobisatzaileak: Ursula Länsman eta Tuuni Partti. – Maialen Sobrino: Garabideko ordezkaria – Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria – Josu Iztueta.
Martxoaren 21ean: “Arrastoan” dokumentalaren aurkezpena.
Ordua: 19:30 Lekua: Leidor antzokia Parte hartzaileak: – Pablo Dendaluze, Iker Iriarte, Josu Iztueta eta Aitor Ossa.
Ondoren solasaldia dokumentalari buruz
Martxoaren 22an: Bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldia.
Ordua: 22:30 Lekua: Zaldibiako Herri Antzokia Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio
Martxoaren 23an: Bat-bateko bertso saio berezia eta “Arrastoan” dokumentalaren emanaldia
Ordua: 18:30 Lekua: Albaola Itsas Kultur Faktoria Bertsolariak: Laponiako Joik inprobisatzaileak, Ursula Länsman eta Tuuni Partti, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio.