Lardizabalgo bertso saioan ikasleak protagonista
Jardun ederra eskaini dute Bixente Gorostidi, Hodei Munduate, Maide Garmendia eta Nerea Elustondo bertsolariek
Bazkalondo berezia izan da Lardizabalgo ikasleentzat (3, 4, 5 eta 6. mailakoak). Zapiak Bat elkarteak antolatuta, bertso saio ederra entzuteko parada izan dute. Ikasleen parte hartzea nabarmentzekoa izan da, nola errima bilaketan, hala bertsozko asmakizunak asmatzen. Suhar Manzisidorrek puntuak ere jarri dizkie lau bertsolariei.
'Bertsoa nora, zapiak hara' ekimenaren laugarren edizioa izan da aurtengoa. Emaitza arrakastasua ikusita, datorren ikasturtean ere izango da zer kantatua.