Bertsoak eta bideoak uztartuta
Martxan da laugarrenez Bertsomovieda lehiaketa. Beasaingo Arrano kultur elkarteak bultzatuta, bertsoa eta bideoa uztartzea da kontua. Apirilaren 17ra arte aurkeztu daitezke lanak.Bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez zazpi segundokoa, grabatu, e...
Martxan da laugarrenez Bertsomovieda lehiaketa. Beasaingo Arrano kultur elkarteak bultzatuta, bertsoa eta bideoa uztartzea da kontua. Apirilaren 17ra arte aurkeztu daitezke lanak.
Bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez zazpi segundokoa, grabatu, eta Internetera igo». Horixe besterik ez da egin behar Beasaingo Arrano kultur elkarteak laugarrenez antolatu duen Bertsomovieda lehiaketarako. Antolatzaileek zehaztu dutenez, «edozein bertsok balio du» lehiaketan parte hartzeko, «nork berea ala besteena».Parte hartzeko mugarik ere ez dute jarri, «mundu osora zabaldutako lehiaketa» baita. «Edonork har dezake parte, taldeka edo bakarka, baina gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra».
Lanak Internetera igotzeko azken eguna apirilaren 17a izango da, eta orduan irekiko dute antolatzaileek guztien artean gogokoena bozkatzeko aukera.
«Mota guztietako sariak»
Guztira 2.500 euro banatuko dituzte saritan aurten: gazteentzat bi sari (bertsomovie onenari 300 euro eta aipamen berezia jasotzen duenarentzat 150 euro); helduen artean lehen saria jasotzen duenak 1.000 euro jasoko ditu eta 300 euroko saria izango duen aipamen berezia egingo dute. Ikusleen saria jasotzen duenak 500 euro irabaziko ditu eta bertsorik onena duen bertsomoviedak 250 euro.
Sarean zabalduko dute
Lehiaketara jasotako bideo guztiak bertsomovieda.com helbidean eta Youtubeko kanalean ikusi ahalko dira. Sare sozialetan ere zabalduko dituzte, Facebooken eta Twitterren.