Naxara Odriozola, Europako errepideko txapelketara Espainiako selekzioarekin
Juniorren taldean sartu da, Alejandra Neira munduko txapeldunarekin batera. Liublianan (Eslovenia) jokatuko da, urriaren 2tik 7ra.
Naxara Odriozola Navaconcejoko (Extremadura, Espainia) helmugan sartzen, otsailaren amaieran.FEDC Naxara Odriozola (Beasain, 2009) txirrindularia Espainiako selekzioarekin Europako errepideko txapelketara joateko hautatua izan da, juniorren taldean. Liublianan (Eslovenia) jokatuko da, urriaren 2tik 7ra.
Munduko txapelketa jokatu berri da Montrealen (Kanada), eta juniorretan Alejandra Neira izan da munduko txapeldun errepidean. Espainiako junior selekzioaren buru izango da Neira Europakoan, eta Odriozolarekin batera ariko dira Aitana Gutierrez, Naia Torrent, Lidia Castro eta Lluna Jimenez.
Erlojupekorako, berriz, Lluna Jimenez eta Alejandra Neira lehiatuko dira.














