Trikornio txapelketa larunbatean jokatuko da
Eskubaloia, saskibaloia eta futbola uztartzen dituen txapelketa da, eta Olamendi eskolako kantxan jokatu da. LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2.mailako ikasleei zuzenduta dago.
Trikornio txapelketaren edizio berria badator Legazpin. Eskubaloia, saskibaloia eta futbola uztartzen dituen txapelketa urriaren 3an, larunbatean izango da. Olamendi eskolako kantxan jokatuko da, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2.mailako ikasleei zuzenduta dago. Sorgintxulo aisialdi taldeak antolatu du, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuaren laguntzarekin.
Trikornio txapelketak euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremanak izatea eta arauak errespetatzea ditu helburu.
Partidak 09:00etan hasiko dira, baina kirolariak 08:30ean agertu beharko dira Olamendiko kantxara, antolaketa eta arauen berri izateko. Txapelketa 14:00etan amaituko, da eta partaide guztiei opari txiki bat emango zaie. Talde irabazleek sari berezia ere izango dute.
Izen-ematea
Txapelketarako izen-ematea online egingo da, udalaren legazpi.eus webgunearen bidez. Guraso batek egin beharko du, parte hartuko duen taldeko kide guztien izen-abizenak emanda. Taldeak gutxienez zazpi partaide eta gehienez hamar izango ditu.
Osteguna, urriaren 1a da izenak emateko azken eguna, 14:00ak arte.
Izena eman gabe geratzen baldin bada baten bat eta parte hartu nahi badu, egunean bertan 08:30ean agertu beharko da kantxara.
Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da.













