Egoitz Irure zestoarrak irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketako finala
Bigarrena Aitor Gallastegi elorriotarra izan da eta hirugarrena Anibal Fernandez azkoitiarra. Txema Iriberri antolatzaileak Eire saria eman dio Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrariEgoitz Irure zestoarrak irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketa. Bigarrena ...
Bigarrena Aitor Gallastegi elorriotarra izan da eta hirugarrena Anibal Fernandez azkoitiarra. Txema Iriberri antolatzaileak Eire saria eman dio Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrari
Egoitz Irure zestoarrak irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketa. Bigarrena Aitor Gallastegi izan da eta hirugarrena Anibal Fernandez azkoitiarra. Txema Iriberri antolatzaileak Eire saria eman dio Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrari, txapelketa honen alde egindako lanagatik. Rodriguezek zazpi aldiz irabazi du lehiaketa hau eta izen handia eman dio.Finala eta hirugarren posturako lehia igande arratsaldean jokatu zituzten Eire tabernan. Urteroko moduan, zaletu asko hurbildu ziren txapelketako azken partidak ikustera.
Hirugarren posturako lehia izan zen bukatzen lehena. Fernandezek Xabi Ruiz getariarrari irabazi zion. Finalean, oso lehia estua izan zen. Gallastegik eta Irurek bitan berdindu zuten. Hirugarren saiakeran, zestoarrak elorriotarrari irabazi zion.
Zaletuek primeran pasa zuten. Jokalariak jokatzen ari diren bitartean, jokaldiak komentatu zituzten eta partiden ondoren jokalariekin hitz egin zuten. Giroa bikaina izan zen.
Bukaeran, sariak banatu zituzten. Aipatutako lau jokalariez gain, herriko onenek ere sariak jaso zituzten. Herriko onena Joseba Urdangarin izan da eta bigarren onena Unai Elias 15 urteko gaztea. Sari banaketa ekitaldian, Carlos Montero Bankoak Zumarragan duen bulegoko zuzendariak eta Jorge Andueza Urretxuko zinegotziak parte hartu zuten.
Iriberrik, parte hartzaileei, komunikabideei, Santikutz eta Goierri xake taldeei, ButaK 21 zineklubari, gazte asanbladari eta Euskadiko Xake Federazioari eta Bankoari eskerrak eman zizkien.
Irabazlea, pozik
Irure oso gustura ageri zen, noski. Zestoarrak 36 urte ditu eta zazpi aldiz parte hartu du dagoeneko Eire-Bankoa txapelketan. Iaz ere berak irabazi zuen. «Egunkarien bidez izan nuen txapelketa honen berri. Lagun batzuek dagoeneko ezagutzen zuten eta parte hartzea gomendatu zidaten. Giro polita zegoela esan zidaten».
Asko gustatzen zaio Iriberrik antolatzen duen lehiaketa. «Lagunek arrazoia zutela ikusi nuen. Eire-Bankoa txapelketan sekulako giroa egoten da. Jende asko etortzen da partidak ikustera. Txapelketa hau asko gustatzen zait eta urtero etortzen saiatzen naiz», amaitu du Zestoako xake jokalariak.













