Xabi Zurutuzak Moto2ko munduko txapelketa osoa egingo du
Klint Forward Racing Team taldearekin lehiatuko da. Hurrengo lasterketa igande honetan izango du, Hungarian, 12:15ean.
Munduko Moto2 txapelketa osoa egingo du azkenean Xabi Zurutuzak, atzo Klint Forward Racing Team taldeko ordezkariek jakinarazi zutenez. Denboraldiko lehen bi lasterketak egin ditu dagoeneko legazpiarrak, kategoria eta talde horretara Jorge Navarro ordezkatzeko salto egin eta gero. Navarrok eta Klint Racing Team taldeak eten egin dute kontratua, eta Zurutuza lehiatuko da bere lekuan denboraldi osoan.
Bartzelonan egin zuen debuta legazpiarrak duela ia bi aste, Kataluniako Sari Nagusian, eta joan den asteburuan Italian izan zuen lasterketa, Mugellon. Hirugarren hitzordua asteburu honetan izango du, Hungarian. Lasterketa 12:5ean izango da, eta ohiko telebista platoformetatik jarraitu ahal izango da.














