Haurrentzako saskibaloi txapelketa antolatu du Andraitz klubak
Ekainaren 15etik 27ra bitartean jokatuko da, eta kimu eta benjamin mailetako legazpiarrei zuzenduta dago. Hurrengo asteazkena, ekainak 10, da izena emateko azken eguna.
Duela urte batzuetako saskibaloi txapelketa. Andraitz klubak haurren saskibaloi txapelketaren edizio berri bat antolatu du. Ekainaren 15etik 27ra bitartean jokatuko da, eta kimu eta benjamin mailako legazpiarrei zuzenduta dago. Internetez eman behar da izena formulario bat beteta, eta hurrengo asteazkena, ekainaren 10a da azken eguna.
Txapelketa honetan 2015ean eta 2016ean jaiotako benjamin mailako neska-mutilek eta 2017an eta 2018an jaiotako kimu mailakoek parte hartu ahal izango dute, gutxienez hamar kideko taldetan elkartuta. Talde bakoitzak arduradun bat izan beharko du.
Partidak Bikuña kiroldegian jokatuko dira, ekainaren 15ean hasita. Finalak ekainaren 27an, larunbatarekin jokatuko dira.
Txapelketa Andraitz saskibaloi klubak antolatu du, Sustrai fruta denden eta Txomin Zubeldia dendaren laguntzarekin.













