Beñat Turrientesen debuta
Futboleko Espainiako selekzio absolutuarekin lehenengo minutuak jokatu ditu beasaindarrak.
Beñat Turrientes Imaz beasaindar futbolariak beste mugarri bat bizi izan zuen atzo bere futbol ibilbidean, Espainiako selekzio absolutuarekin lehen minutuak jokatu baitzituen Iraken aurkako lagunarteko partidan. 60. minutuan atera zen zelaira. Munduko txapelketa prestatzen ari diren jokalarien artean dago beasaindarra.













