Martxoan Bertsoa txapelketak baditu dagoeneko finalistak
Ostiralean Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Ez don 13 taldea nagusitu zen (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Ane Beloki). Talde honek, lortutako puntuei esker, finalera sailkatzea lortu z...
Finala hilaren 27an jokatuko dute, 23:00etan, gaztetxean. Ez don 13 taldekoekin batera, Gabiri X (Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Xatortorrak (Manex Mantxola, Andoni Biain eta Beñat Hatxen) taldeak arituko dira.
Ostiraleko saioari dagokionez, neskekin batera, Mirotzak (Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Jon Agirresarobe), Txomin Stones (Gorka Ojanguren, Andoni Jaka eta Gaizka Oiartzabal) eta Beach Boys (Beñat Torres, Mikel Iturriotz eta Asier Iriondo) taldeak aritu ziren. Gai jartzaile lanak Joseba Salegik egin zituen eta, gainontzeko saio guztietan bezala, Aitor eta Iker anaiak aritu ziren epaile lanetan.